Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HARRIAK II (2008)HARRIAK VIII (2008)SAMURAI I (2008)
literaturaren zubitegia
LAINOAK 5
Peru Magdalena , 2008
Baldin eta hutsune bat badago,
dena dago hor
Zeruaren urdinean
dena zabalik.
Desagertu ziren lainoak,
oraindik agertzear daudenak,
denak hor, hutsune urdinean, zabalik.
Eta begira jarraitzen dugu.
© Peru Magdalena