A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZ DEZU MAITE?
|
GUDA ZITALA Satarka , 1927
Negarrez dago, etxe-txokoan, Gaztaņazpi'ko ama gaxoa... Atzo goizean kendu diote Bere semetxo biotzekoa...
Negarrez dago urrun begira, Larramendi'ko neska maitea... Orain ez da len bezela igotzen Goiko iturrira mutil gaztea.
Nork zatitu du orren gogorki Emakume zar berdin-gabea?... Nork zimeldu du udaberrian Landa alaiako LORE garbia?...
Notin txar, Gaiztoa, Biotzik gabekoa! Begi-beltz-aundiduna, Gosetien laguna... Burruka- Zalea, Errukirik gabea:
Artu duk Gaztea, Amatxoren semea... Bialdu duk gudara, Gizon onak iltzera; Eta i, or, Etxean Gelditu aiz oean...
Burruka Nai al duk? Legez ik jun bear duk; Eta iņor ez biali Ire indarraz gudari.... Billaua, Gaiztoa, Gogo txar-txarrekoa!
Ez dituk Ikusten Biotzak erdibitzen, Gizonak alkar iltzen, Eta erriak austen? Ez dek, ez Ikusten Ire odola ixurtzen!
Ez dituk Ikusten Ama gaxoak mintzen, Neska politak urtzen, Eta aitak ere erotzen? Ez duk, ez Ikusten Ire semea amaitzen!
Besteren Samiņa, Iretzat gauz ariņa. Oi, gazteen odola!... Ta iri ez dik ajola... Gizon beltz, Idorra... Biotza duk gogorra!
Elduko Dek ire Azken-ordua ere, Ta ire eriotzagatik Iņork ere ez negarrik... Geldi zak Gaur guda, Eta egintzak gentza;
Bestela Bigar, i, Oi, zeņen estu, larri!...
Negarrez dago, etxe-txokoan, Gaztaņazpi'ko ama gaxoa... Atzo goizean gudan il zaio Bere semetxo biotzekoa.
Negarrez dago, gelan gordeta, Larramendi'ko nexka maitea... Ez da geiago arin igoko Goiko iturrira mutil gaztea.
Besteren Samiņa, Iretzat gauz ariņa..: Oi, gazteen odola!... Ta iri ez dik ajola... Gizon beltz, Idorra... Biotza duk gogorra!
© Satarka |
|