A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZARDIN SALTZALLIA DONOSTIAN
      (1901)

ARRANTZALEA
      (1902)

  literaturaren zubitegia  

 

ZEÑEK ESAN?

        Bitoriano Iraola , 1907

 

 

Gure lumaren arrasto danak, jakintsu askok diyonez,

argiratzeko ez dira diña, nik irakurri detanez;

eskribatzalle txarrak gerala diyote, ikusten danez;

ta ni poeta nintzalakuan egitez nola izenez,

pozez danari kontatzen niyon... ta ordurako izan ez!

 

Aize putzaren moduan dira gure zentzuen indarrak,

kemen gabiak, nola sukalde txokoko egur igarrak;

naitare piztu eziñ diranak biyotz mugiren txingarrak,

alperrik dira, ai!, gure deiak, alperrik gure negarrak,

gu jo gaituzte geradelako danak bertsogille txarrak.

 

Nondik pentsatu nezakian nik, nondikan eman goguak,

baziradela ezkribatzalle ni baño abillaguak?

Baldinda esan ez baziraten Euskal Erriko maisuak

gure bertsuak danak zirala txarra baña txarraguak,

etzizkiraten biziro errez neri moztuko eguak.

 

Eta neri nork esango ziran gure euskerazko lanak

dana guziyak dirala iñon etartu ez litezkenak?

Asko jakiñak diyote mami gabiak dirala denak,

biar aundiko zentzu ederra agitz urruti dutenak,

azaldu diran izkribuetan izan litezken txarrenak.

 

Mitxirrika bat mandataritzat, nola joaten dan uxua,

lorarik lora zentzuen billa bigaldu nuben gaixua;

erramupian ezkutatua (...) fin-finka xoxua

entzunak bidez erretxiñolen kanta eztitsu goxua,

bañan etzuben arkitu neri falta zitzaidan zentzua.

 

Ni ere zerbait nintzalakuan mintzatu nintzan lenago,

zer naizen jakin detan ezkero oraiñ damutuba nago;

nere biyotza samintasunen penaz eroriya dago,

zuek, goititu zeraten jaunak zerua baña gorago,

barka nazute oraingua ta ez det egingo geiago.

 

© Bitoriano Iraola    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko