A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

PARIS-DAKAR
      (2004)

ETIOPIA
      (2004)

AUKERATU
      (2004)

  literaturaren zubitegia  

 

WELCOME

        Eneko Barberena , 2004

 

 

"Herriak ez du barkatuko" jartzen zuen

paretan zegoen kartel xumean

"7etan Seberon"

pintada batean

"Deabruak kaska gorria dauka"

esaten dio amak umeari

"ez sartu istilutan"

aitak gazteari.

 

Baina istiluak hor daude,

ez ditugu guk aukeratzen.

 

Pilota partida hasi da,

gomazko modalitatean.

Batzuek demokrazia daukate ahoetan,

besteek demokraziaren izenean jotzen dute.

 

Dena da zalaparta,

dena da istilua.

 

Korrika hasi gara,

atariak itxita daude,

ihesbiderik ez.

 

"Bienvenidos a Mondragön" jartzen zuen herri sarreran,

norbaitek,

aerosolez,

"Bienvenidos" borratu arte.

 

© Eneko Barberena    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko