Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
INFINITUAREN ZATIAK
(1999)
TXEKOSLOVAKIA
(1999)
LARUNBAT ARRATSALDEA
(1999)
BILBO
(1999)
BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN
(2005)
BELDURRAREN KAFEA
(2005)
PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA
(2005)
TIGREA GURE ETXERA ETORRI ZENEAN
(2018)
PORNOGRAFIA
(2018)
BASURDE BURU DISEKATUAK
Martin Etxeberria , 2005
Idazle handia
izan nahi nuen.
Handiena.
Eta horretarako,
arratsaldero,
kafe berria egin
eta laranja bat erdibitzen nuen
plater zuri baten gainean.
Mahai aurrean eseri eta,
garraztasun biak nahastuz,
idazten jartzen nintzen
laranja belztuen abaroan.
Orri hutsaren zeru txikian
hodei orbanak marrazten nituen
behin eta berriro;
hitz haiek
nire buruaren aterki bakarra zirelakoan.
Klasikoen irakurketak eta diziplinak
idazle bihurtuko ninduten.
Poeta.
Eta hilezkorra izango nintzen,
izar hotz urrunen
eta basurde buru disekatuen antzera.
Nire poemak
ibaira jaurtikitako
harri kozkorrak izango ziren.
Eta, aldi bakoitzean,
ura borobila bihurtuko zuten.
Metafora perfektua.
Hitz likidoa.
Garai hartan
kafe asko edan nuen
eta laranja asko jan nituen.
Gero,
bat-batean,
euria hasi zuen.
Goitik behera.
Eta busti egin nintzen.
Oraindik ez naiz erabat lehortu.
Gaur, hala ere,
ez diot idazteari utzi.
Izarrek urruti jarraitzen dute,
baina hortzak behintzat,
gero eta okerragoak ditut.
© Martin Etxeberria