A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HILDA DAGO
|
MUNDUAREN EGOERA Beņat Sarasola , 2007
Jende guztiak gordetzen du joandako amodioetako oroitzapen baliagarriren bat. Keinu bat agian, itsasertzeko irudi bat, melodia epel bat besterik ez bada. Gerra dorpeenetan ere beti erdiesten bide da akordu eredugarririk. Baina esan didate horretan ere zu ez zarela gainontzeko guztien lakoa. Iragana suntsitzeko gai zarela inolako ausikirik izan gabe gero. Ahanztura borondatezkoa dela zuregan, presentean atxikirik, ez dituzula jada nik kutsatutako hitzak erabiltzen, "entraņablea" edo "lelo" adibidez. Non laga dituzu behialako arropak? Zein koloretako kontainerretan bota dituzu plastikozko lore ximeldu haiek? Zein ispilutan konprobatzen duzu orain munduaren egoera? Istant honetan bertan non zara? zer ari zara ospatzen?
Ni? Ni hemen naiz, hemen egongo naiz, zure balizko musuak masailean karminez pintatzen.
© Beņat Sarasola |
|