A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BANATOR
      (2004)

METRIKA KONTUA
      (2004)

AZKEN AUKERA
      (2004)

HARRI METAK
      (2004)

MUDANTZA
      (2009)

FORENTSEARENEAN
      (2009)

UDAZKENAREN KALKULURAKO METODOA
      (2009)

NEURRIAK
      (2009)

EZKUTALEKUA
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

ATZERAKO ZENBAKETA

        Xabi Borda , 2009

 

 

Amamari

 

astronomia liburuan zure azala izan daitekeena

martizko lautadak lur gorritan

erosio mota ezezaguna geologia arraroa

denboraren haizeak egindako markak

 

sartu eta irten dabiltza

kontrol dorrean erizainak

prest dituzte zundak

antzinako bizi arrastoak bilatzeko

 

orain badakit nora zoazen

zein ordutako trena hartzea pentsatu duzun

noiz hasiko den atzerako zenbaketa

 

badakit baina ez diet esango

martizko muinoetan izango dela azken erromeria

ez diet esango prest dituzula berunezko abarketak

zein doinuk askatuko dizkizun giharrak

nolako arratsaldea izango duen gau honek

 

uhalak lotu dituzu gertu da aireratzea

dardarka ari zara

oxigenoa erretzen da konbustio ganberan

nik badakit nora zoazen

ke zutabe zuria behetik gora

 

© Xabi Borda    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko