A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

TRAPU ZAHARRAK
      (2008)

SUSTRAI IZOZTUAK
      (2008)

ISTORIO TXIKI BAT
      (2008)

AMETSGAIZTOA
      (2008)

 

TXABOLA

        Iban Izagirre , 2008

 

 

Txabola bat

hamabi urte,

benetako zigarroak

erreko nituzke.

 

Itzal freskoetan

erreka bazterrak,

benetako zigarroak

erreko nituzke.

 

Aldapetan gora

bizikleta gabe

txakur kojo bati harrika

tiragomarekin.

 

Eskailerak saltatzen,

txarrantxak okertuz,

mutur marroia

izerdia, lika.

 

Etxera bueltan

prakak lokaztuak,

arrastadak nonahi

belarrondoko bi.

 

Bainerako ura

pijama urdin bat,

benetako zigarroak

erreko nituzke.

 

© Iban Izagirre    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko