A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

ORBAINEN MUGALARIA NAIZ

        Fertxu Izquierdo , 2007

 

 

Orbainen mugalaria naiz.

Zaurien zaindaria.

Bila itzazue nire hatz-zantzuak

hilketaren lekuan,

ni, zauriak zeharkatuz mugituko naiz

orbainen mugetan barrena.

 

Atxilotzeko agindua zabalduko duzue,

zuhaitzak moztuko dituzue

baina besarkada hilen mendixketan

ezkutatuko naiz.

Eta inperfekzioen zaparrada azpian

burdin herdoilduen abestia konposatuko dut,

prostibuloen haragi gordinean dantza dezaten.

 

Atertzen ez diren egunetako gangster itzurtia naiz,

orbainen mugalaria, zaurien zaindaria.

 

Jarrai itzazue olerkietan utz dizkizuedan

hatz-zantzuak,

busti gaitezen inperfekzioen segadaz,

orbainen mapak irakur itzazue

eta etorri nire bila,

ni, zauriak zeharkatzeko prest nago.

 

© Fertxu Izquierdo    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko