A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GORPUTZ HONETAN
|
BRIGADISTA Oier Guillan , 2009
telefonoak urrunera jaurti ditu bonbak lekuz kanpo dagoen anabasak hatz urratuekin zenbatu ditu betazalak galdu dituzten gorpuak
bere ahotsa jaso dugunean negarretan hasi zaigu odola poesia ari du hemen baina ezin diogu esan bizitza oroitzapen baten bazterrean hazten da
azken egunera arte iraun eta gero tankeen ertzetik egin du ihes zertarako jakin gabe basamortuko hotza eztarritik kendu ezinik
bonbardaketek gezurra astindu duten bitartean gauero hunkiturik bildu naiz hautsak ozpindu dit arnasa burmuinaren uhinetan
isilpean gorde dut berarekin han egoteko gogoa ezusteko inbidia arraroa: beldurra diot ausardiari baina ments dut koherentziaren pozoia
itzuliko da inoiz ekialdeko hiri erraustuetan itzala hilzorian utzirik mendebaldeko autopistetan auto-gezurren zama sentitzeko kemenez
teatroa ari duelako egiaren ostarteetan
© Oier Guillan |
|