A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ALEGIAKO APEZPIKUA Otsamendi Arrosakoa , 1766
Berri handi Hortzaitze apezpikutoki. Berri handi Prelat Mur de Otsamendi, Toledakoa ez segurki, Errentaz ez dago hobeki, Ez segurki.
Ehun milak Gutiziako moltsan ditu, Ehun milak, Gogoan karraka pilak: Gorthe bat du ederra hartu, Non dituzia iduria baitu, Ehun milak.
Ez Toledan Abadesik ez da ikusten Ez Toledan, Artzipizpiku segidan; Gureaz da hori miresten, Nihon ez dena baitu ikusten, Hark segidan.
Presunaiak, Ez ditut ez zeren kontatu, Presunaiak, Hek dakarzketen libraiak Kuzineraz behar da kontu, Zilar-bizia iduri baitu, Presunaiak.
Bozkarioz Haran guzia da altxatu, Bozkarioz, Dohain hortaz da lorios; Mendiak berdin du gogotu, Han pasaiarazi nahi tu, Bozkarioz.
Hortarako Karrosa bat du preparatzen, Karrosako Zortzi abre maiatzeko, Aragoan ditu bilatzen Herrian ederrik ez baitzen Hortarako.
Ez du falta, Bere eta abadesarentzat, Ez du falta, Modako kabrioleta Bigarren ordenakoentzat Lekaio ganbarazainentzat, Ez du falta.
Zein ederki, Pasaiatuko uda hastean! Zein ederki! Nihork ikusirik daki Prelat Abadesak batean Amiral kabrioletean Zein ederki!
Jende ostea Bidetarat ateraturik Jende ostea, Ezin asez ikustea, Ez du galdetzen bisitarik Kontent da hala ikusirik, Jende ostea.
Ez du zeren, Gorte prelaten moda duke Ez du zeren, Galde egin bisitaren Benedikatzea du merke, Nihor nihon badagi eske, Dohain haren.
Neure gisan Tronu bat dautzuet egiten, Neure gisan, Jenden oroitzapenetan Mendez mende bizi zaitezten Zuen herrautsak pausa daiten, Zuen plazan.
© Otsamendi Arrosakoa |
|