A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

EZKILAK

        Hasier Larretxea , 2011

 

 

Ezkilak,

barridearen zaunkak,

Express ontzia,

danbatekoak,

takoiz jotzeak,

zerri saiheskiak desizozten,

txilin-hotsa,

deus ere ez atzentzea,

FMa sintonizatzea,

farolak,

garbigailua,

makarrak,

usain-kengarria,

deia,

perfumea,

semaforoak,

azeleragailua,

txirrina,

kremailera,

giltzak,

zurrupada-aztarna,

labaina,

epaia.

 

Kazkabarra ari du

goizalbaren betazaletan.

 

Zure bizitzaren

parabrisean.

 

© Hasier Larretxea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko