A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ITZALAZ
      (2012)

EZ DAKIT
      (2012)

MAITE DUENAK
      (2012)

  literaturaren zubitegia  

 

EGUTEGI BERRIA

        Jose Inazio Lasa , 2012

 

 

Bidalidazu egutegi berri bat

denboraren hondar zimurrik gabea,

jauziz betea,

unibertsoa zabaltzen duten atez josia.

 

Aska nazazu zeure ezpataz

ametsa erakartzen duen arrastotik,

komenientziazko bidezidorretatik,

mundua ixten duten lurrinetatik.

Arima bilatzeko ezinegonean

ordezka nazazu,

jaso nire eroraldiak

eta bota espirituaren ezkaratzera;

ordezka nazazu bizitzaren urrezko

hariak sortzeko lanean.

 

© Jose Inazio Lasa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko