A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HEREDATU NUEN
|
HERRIAREN TABERNA Jule Goikoetxea , 2014
Barra batean enkoadraturik disolbatzen da arratsaldea argi mehe baten pean elkarrizketa merkez trago koma irri artean
burutazio hordiek eskasiaren sen on batez mugitu gabe saihesten dituzte absurdoa luxua eta arrazoia
asmo pildatsuek laguntzen dute arretarik ezean hazitako desioa baina haur eszena hutsalez eta ardi aroko etorkizunaz gizendutako orainaldi honi kateatua da obrero eta exiliatuarena den gehiengoaren bizitza
© Jule Goikoetxea |
|