A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BERRIRO ESNATZERAKOAN
|
ETXE GATZATUAN Martxel Mariskal , 2017
Hautsita hegalak zurrunduta erreflexuak erlojua tenorearen haginetan geldi piztiaren mutur satsua koralez eta itsas trikuez inguraturik lotan dagoen gaztetxoaren aurrean. Inozentzia, antza, gaindiezina da.
Lema ez da aizkora uhinak ez dira egur biguneko kapritxoak. Azala erantzi nahi diot itsasoari brankatik behera besoak luzatu eta gogor tira egin larrutu egin nahi dut etsaia haren begi anitzetan sartu arpoi zahar guztiak.
Gorpu bat ez da eguzkitan lehortzen laga dugun antopara ez da altzoan mantendu nahi dugun itsas zaldi irristakorra gordintasuna mastekatzen masustondoa hazten ari zait eztarritik gora.
Hustutako borondateen ufadaz badoaz hegan arrosarioak. Gu hemen geratzen gara pintura altxatuko biberoen artean aurpegi zimurtuak atunaren odolaz zikindurik.
Eroaldiak bere mingain lakarrez miazten gaitu. Alferrik egiten diogu garrasi etxe gatzatu honi. Itsasoa usteldu egin da ametsen bila abiatu garen unean. Marmolezko sehaska bihurtu zaigu barkua.
© Martxel Mariskal |
|