ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
      (1984)

DENBORA NOSTALGIA EGITEN DA
      (1984)

DANUBIO, DONAU
      (1984)

TRISTEZIAREN TEORIA
      (1986)

GENESIS
      (1986)

ESKRIBITZEKO OFIZIOA
      (1986)

REDAKZIOAN
      (1986)

BARATZAZAIN
      (1997)

AUSCHWITZ
      (1997)

BORROKA
      (1997)

ERANTZUNAK
      (1997)

DENA DA BIZITZAN HEGALDI
      (2004)

DENA DAGO AURPEGIAN
      (2004)

EZINEZKOA DA AHANZTEA
      (2004)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ERORIKO DA ZOHARGIA SOSTENGATZEN DUENA

        Felipe Juaristi , 1984

 

 

Eroriko da zohargia sostengatzen duena,

funtzio programatutako teloiaren antzean,

eta berarekin nota beltzezko deskontsueloa,

azkena hurrea delako preludioa.

Erori ziren lehenago ere erortzekoak zirenak,

estraineko lainoekin zure gorputzaren misterioa,

Mida erregearen magia,

asmatzaile zaharraren karta horixkak.

Ezabatuko da itzaltzen gaituena

denbora eraila, erailen denbora.

Behin batetan galdu ginen zeharo.

Ordudanik ez dugu errekuperatu memoria.

Ez gaituzte gure zeinuek ezagutzen.

Ez gara gure sekretuan isladatzen,

neurtu ezin izan genuen hitz erorien ejertzitoa zeharkatzen dugu,

hainbatetan biluztu gaituen arroparen isiltasunaz.

                                  Esperoan

erloju hautseztatuak, markapaso nekatuak bezala,

noiz behin betirako geldituko.

Dena pasatzen bait da,

baita elkar maitatu izan dugun denbora ere.

Ez du inork bere garaia gainditzen.

Ez zara salbuespena izango.

Ez zaude iraganetik libre.

 

© Felipe Juaristi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa