A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZER DA BIETATIK?
|
POEMA BAT Gorka Setien , 1985
poema bat idatzi behar nuela... eta hara etxeko terrazan euria.
zurrumurru elektronikoa ote?
gaur ez da historia ikaragarriak kontatzeko gaua, ume bioelektroniko palkolore hogeitalau kanaldun stereoaz erdi izatekoa akaso, ez dakit nola esan. eta hor kanpoan etxeko terrazan euria debalde.
gaur gauean amoreak bere zirkunstantzia balio du osea ez dago maiteņorik maindire artean.
gaur ez dago moztuak izan daitezke lepo odoltsuetaz mintzatzerik, eske ez baitu inportik gainera zertarako trajediak xenxible jarri eta kanpoan euria bertsotan ari bada?
gaur esate baterako ipurdi gerri okertze perfektoko neskak marketing erotiko eta gin-tonic mesedez.
maitearen alua lehor drogaren aurkako manifestazioa eta hospitalak bete bete, desamodioaren dizdira eza begietan marra ustel zeharkakoa aurpegietan...
eta duda izan arren, bizitzari beste urrats baten aukera eman edo ez eman pentsatzen arituta ere betiko posturan egingo dugu lo.
gaur hezetasun ilunzaleko une geldietan ahoz gora ikaratu gabe patxara onean poesiak poesiak poesiak negarrez...
poesia malkozale merkeak nor izutu dezake ba?
© Gorka Setien |
|