A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZILARGIA
      (1989)

ZELATAN
      (1989)

LEIHOAZ BESTALDEAN
      (1989)

  literaturaren zubitegia  

 

IBAIERTZ

        Imanol Irigoien , 1989

 

 

Ibai urdinabar:

gerizpeko argien ertz,

hostaia dardaratien babes leun,

hontz-begien talaia.

 

Haruntzago,

aztorearen begi-gezien zauri-ertzak baino

areago,

itsas-altzotik egurats-guraizeek

haizez ebakitako mendien ubeldurak baino

urrunago,

beroaren aide eroaleak

gasargia apar sendartu bihurtuko du

zeruen argingurua gorderik duen geografiaren

barne-barnean,

edota,

muga berriak iragan azken mugek neurtu ahala

—mugaren mugak gainezka—,

horizonteko esfera eskergaren ahurgunean ibaika,

arginabar etengabeak urratzen duen ibaiertzean,

agian.

 

© Imanol Irigoien    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko