A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMA EUSKEREARI AZKEN AGURRAK
      (1879)

BIZI DA AMA EUSKERA
      (1880)

HERIOTZEA
      (1894)

UDABARRIARI
      (1897)

ARRATIAR SOLDAU BATEN KUBAKO AMESA
      (1897)

  literaturaren zubitegia  

 

BEHARGIN ALEGERE BAT

        Felipe Arrese Beitia , 1891

 

 

Beti ugazabentzat dihardut lanean,

Nahiz-da ez aberastu inoz beharrean;

Lanera jagi arren arduraz goizean,

Alogerak pozten nau txito arratsean.

 

Ene aita izan zan neu legez arotza,

Alogeraz ez eban hak gizendu poltsa,

Pobrezan eukalako kontentuz bihotza,

Hagaitik gaur zeruan gozetan dau poza.

 

Alogerekoak lez ez daukat beldurrik,

Inoz sartuko danik gurean lapurrik,

Baba, arto, urdaia jan arren bakarrik,

Familia ederra hazia daukat nik.

 

Irabazia zelan halan dot kastua,

Ez dot nahi lebitarik, brusa dot nahikua,

Egin gura dabenak gustora pausua

Zapatea behar dau oina bestekua.

 

Zeinbat etxe direan euren erruz galtzen!

Txikiak izan arren handiai jarraitzen,

Neu behinik behin ez noa horrelan izaten,

Zorrak pagau ezinda tristetu ez naiten.

 

Zeinbat gizon munduan enpleo handiak

Jariste arren dabiltz galtzen gaberdiak!

Baina, boteagaitik askok izerdiak

Non dagoz guztientzat goietan aulkiak?

 

Gaur arte, nok jakin dau zer dan huelgea?

Enredo zalez dakust mundu hau betea,

Nik nahi dot osasuna, lana ta bakea,

Inor engainau baga denpora emotea.

 

Ardaorik ezin badot edaten dot ura,

Horregaitik gerrarik baina ez dot gura,

Pazientziaz zelan bat doian zerura,

Piskat sufridu arren ez deusta ardura.

 

Zeinbat galtzen dituzan handi-nahikeriak,

Luzifer bere galdu eban soberbiak,

San Migel otsein onak jaritxi gloriak,

Umilentzat zeruak dagoz edegiak.

 

Handi izate arren ez noa inora,

Ez dot estutu gura igo nahirik gora,

Nausitasuna baino mendeko dot hoba,

Nahikoa dot nik banaz guraso bat ona.

 

Ai! balekie askok nor dan aberatsa!

Niretzat igertea ez da horren gatxa,

Euki arren munduan batek asko gauza,

Kontentuz ez badago bizia da latza.

 

Txori koitau bat baino, nor da pobreago?

Halanbere kantari gehienean dago,

Txindurriak naiz euki ondasun gehiago,

Nor da mutuagorik beste bat hau baino?

 

Inoz izan ez arren txoria joskina,

Soinekoa darabil ondoen egina,

Sedea ez dalako lumea duin fina,

Hain ondo ez da jazten behintzat erregina.

 

Jaungoikoak badeutsa ardurea hartzen,

Zelan sinistuko dot dala gugaz ahazten?

Hegaztiak baditu hain ederto jazten,

Ni zelan itxiko nau goseagaz hilten?

 

Beraz, ez dau esaten eskatu daigula?

Joteko atea ta entzungo jakula?

Ala fedea gugan osoro galdu da?

Honenbeste gatx nondik bestelan heldu da?

 

Egia da kontentu osorik munduan

Ez dala jauregian, hain gitxi tronuan,

Gure ditxa ez dago lurreko diruan,

Gloria dana dago bakarrik zeruan.

 

Kantau gura dot baina hauxe koplau beti,

Pobrea banaz bere, ez naz ni negarti,

Aberats asko dago ene aldean gaizki,

Larrosak dakustaz nik arantzakaz nahasi.

 

Larratxoria dabil egunen erdian,

Txorrotxioka pozez igoten aidian,

Errosaioa kantau nik ohi dot gabean,

Beraz hobetoago bizi naz lurrean.

 

© Felipe Arrese Beitia    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko