A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ILHUNABARREZ
|
OIANONE Jon Mirande , 1953
Gelan sarthu ginenean gauerditan, ilhunean, mundua egin zan mutu... Zuten izarrek kantatu biok etzan ginenean.
Oianone! Oianone! Gau hunetan zaitut ene; larru legun eta zuri, bulhar samur, sabel guri, nire neska Oianone.
Ezti bakhanez bethea zure matxantto maitea urtzen zan ene ahora, zabalik lore antzora eta gozokiz bethea.
Zure baratzeko borthan arrotz batek jo du. Bertan sarbidea emaiozu zama bat baitakhar pisu, ez dezazula utz borthan!
Gauko oihanetan lasterka zure gainean zaldizka, behor zalhu eta bizkor, gau-bideetan gaindi, mozkor ba naramazu lasterka.
Ezpain likhits, esku lizun, atseginetan jakintsun bulharretik belhaunera haragi biok ikhara, jauzten zaitut, neska lizun!
Hiltzen naizela dirudi: batetan mila su-ziri ene burmuinetan sarthu... Botz-uhinak uzten gaitu hilik garela irudi.
Egin du irri Ilhargiak; hesten zaizkiola begiak neskatilak erraiten dau esker onean othoitz haur, dantzularik ilhargiak:
«Gora izan hadi, Suge, hi haizenik ene Rege, hi haizenik ene Jainko gau huntan eta bethiko, urrhe-buztaneko Suge!
Hathorkit berriz laztanik; janhari gozo badut nik ene baratzean are ezti gehiagorik Hire, bil ezak berriz laztanik.»
Suge laztana nekhatu zan, ordea... loak hartu... ezti-loreetan etzanda atseden hartzen ari da, gaixoa baita nekhatu.
Ene maitea, moxu bat has dezantzat bertze hainbat! Sugea baitatza lotan, indarren bihurtzekotan oi!, emaiozu moxu bat...
© Jon Mirande |
|