A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
INORK AGINTZEN EZ DIDALAKO
|
ZITA Joseba Sarrionandia , 1995
Ez hadi berandu heldu zitara abisatu neuan ordu eta lekuan. Bakardade sasoian bizi gaituk, banaka eta bakarminez, oldartuak, inguratuak, elkartzea gehiegikeria duk, kale bazterrean lau minutuz hitzegitea ere arrisku larria duk, baina azaldu hadi. Ez duk bilera bat, enkontru bat bakarrik bizi haizen jakiteko. Ager hadi oraintxe bertan, erlojuak markatzen duen mamulako une honetan, ez dadila hire hutsunea heldu, ez nazak denborari eta inguruari amilondoari bezala begira utzi.
Gaur agertzen ez bahaiz, herenegun itxadongo haut ezinezko beste kantoiren batetan.
© Joseba Sarrionandia |
|