A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ADIBIDEZ
|
AUTOCOLLANT Joxean Muņoz , 1983
Eguzkia autocollant arbolen inguruan, eta leihoak, basso ostinatto, leihoak (zenbait izpi.) Egarriaren ardatzari lotzen zaio area baino euskorragoko galdera fr gil irrifarre ez bezala. Eguzkiaren atzekaldeko etiketan hitz bat irakurtezina, antsia uxatu ezina zorrotza irrifarre ez bezala. Gonek leihoetan utzi zuten siluetaz eta malbabiskoaren perfumez hartzen du odol tantak urrearen kolorea. Eguzkiak galdera guztiak infinitiboan errepikatzen heriotzaren deklinabidea leihoetan itsasten den artean (basso ostinatto) made in sensazio bat.
© Joxean Muņoz |
|