A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GUSTATUKO ZITZAIDAKEEN
      (1985)

HOR AURKITUKO NAUZUE
      (1985)

HAIZEAREN IMITAZIONEAK LAU URTAROETAN
      (1988)

EDAN-URRIA IZANIK
      (2000)

BI EZPATA
      (2008)

GEHIENETAN URRUN
      (2008)

ZORIONTASUNA
      (2008)

TXOLARREEN BIDEA
      (2008)

  literaturaren zubitegia  

 

ANARKIA

        Luigi Anselmi , 2008

 

 

Hastio ditut jainkoak, asmatzen baikaituzte umeek beren jostailuak asmatzen dituzten bezalaxe, eta handik laster, gutaz  asperturik, umeek jostailuak bezala, bazterrera utzi...

 

Hastio dut lana, askatasuna saltzera behartzen baikaitu, egunean-eguneango ogi idorraren truk.

 

Hastio dut gizarte hau, jende elezuri, hipokrita hau guztia, amodioa hilez gero, haren gorpu kirastuarekin biziarazten baikaitu.

 

Hastio ditut epaileak eta presondegiak; borreroak, eliza ilunak, apaiz sasikoak, buruzagi ezgai ergelak, kasernak eta banku-etxeak.

 

Hastio ditut dohakabeen negar isilak eta boteretsuen irri-karkailak.

 

Hastio dut sua, bazterrak oro erre ordez, bere burua, desio erreprimitu bat bezala, trabatzen eta gibelatzen duelarik.

 

Eta euria ere bai, erabateko askatasuna erdietsi eta munduko errauts guztiak lokatza emankor bilakarazten ez baititu.

 

Eta itsasoa ere dut hastio, bere burua hareatzetako urrezko kate eta zirgilo merke horiengatik saldurik, ez baitu gainez egiten, lurra eta beronen hazi ustela behin betikoz estali eta ezabatzeko...

 

© Luigi Anselmi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko