A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ENE MUTILIK TTIPIENA anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Baditu zazpi urte Uraren gainean girela Sei urteren bitalla baizik Gurekin eman dugula Zazpigarrenean jan ditugu Gatua eta xakurra.
Ene mutilik ttipiena, Ene mutilik maitena, Habil harat, habil hunat, Mastaņoaren puntalat, Mastaņoaren puntalat eta Ageri denez leihorra.
Ene nagusi maitea, Heldu naiz ongi tristerik, Ez dut ikusten leihorrik, Ez eta ere belarik, Norbait jan behar baduzie, Hil nezazie lehenik.
Ene mutilik ttipiena, Hik emaiten deraut pena, Habil harat, habil hunat, Mastaņoaren puntalat, Mastaņoaren puntalat eta Ageri denez leihorra.
Ene nagusi maitea, Heldu naiz alegerarik: Ikusi ditut leihorra, Angeletareko hiriak; Zure arreba Mariena Galerian josten ari da |
|