A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
ITSASOA LAŅO DAGO anonimoa , XVIII-XIX. mendeak
Itsasoa laņo dago Baionako barraraino: Nik zu zaitut maiteago Txoriak bere umiak baino!
Aita gutaz oroit dago Lainopean gaueraino! Nik zu zaitut maiteago Arraintxoek ura baino!
Afaria suan dago Bero-beroa sarridino: Nik zu zaitut maiteago Egur onak sua baino!
Izar xuriz mila dago Iparretik hegoraino: Nik zu zaitut maiteago Ilargiak gaua baino.
Lo egizu, egizu lo Deskantsuan bihar artio: Nik zu zaitut maiteago Gau beltzean loa baino!
Orai haurra hor lo dago: Lo egizu, aingeruņo Nik zu zaitut maiteago Zure aitak nihaur baino. |
|