A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
|
BELTZUNTZEREN OMENEZ anonimoa , 1762
Eskaldunen arraza, Hil dei' ala lo datza? Ez dut endelgatzen, Belzuntze bizkondia, Hain kapitain handia, Non ez den altxatzen. Hori zait gaitzitzen.
Hanobreko partetik, Armadaren erditik, Erregek deitu du, Itsasoz bertzaldeko Onaren beiratzeko. Hura halatu du, Anglesa izitu!
Haurretik zerbitzura Bai et' ardura sura, Gogotik joaiten zen, Ainitzetan kolpatu, Bainan beti sendatu. Hala behar baitzen, Hiltzeko damu zen.
Zuhauren herritarrek, Bai eta lapurtarrek Goraki diote, Eskaldunen lilia Eta ohoragailia, Zu zare, Belzuntze, Luzaz bizi zaite.
Frantziak gero ere, Anitz denbora gabe, Etsaiak baituzte Zure odoletikako, Aitzindari onegizko, Erregek on duke Otoi, ezkon zite. |
|