A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BANATOR
      (2004)

METRIKA KONTUA
      (2004)

AZKEN AUKERA
      (2004)

HARRI METAK
      (2004)

ATZERAKO ZENBAKETA
      (2009)

MUDANTZA
      (2009)

FORENTSEARENEAN
      (2009)

UDAZKENAREN KALKULURAKO METODOA
      (2009)

NEURRIAK
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

EZKUTALEKUA

        Xabi Borda , 2009

 

 

bestela

lokarriak ebakitzeko aiztoak

non gorde ez nuke izango

 

agerian daude ezkutalekuak

kaxoiak atera eta leizeak zabaltzen dira

estalaktita bihurtu gezurrak

oraindik idazteko dauden mezuak hormetan

argiztaturik turisten gozamenerako

 

agerian daude ezkutalekuak

komuneko koraletara jaitsi dira

urpekariak kamerak eskuan

kamuflaje koloreak galdu ditugun

arrain exotikoen bila

 

agerian daude ezkutalekuak

ganbarako oihanean trapu zaharrak

lehoi bat armairuan gordeta

tximuak eta papagaiak kaxetan

 

horregatik ari naiz konkor hau hazten bizkarrean

txoko bat izateko neurea

aiztoak gordetzeko kutxa segurua

 

© Xabi Borda    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko