A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

BELFASTEKO ALANBRADEK ZULATU ZUTEN HIRIA GARA

        Fertxu Izquierdo , 2007

 

 

Iruņean, 2002ko irailaren 9an

 

 

Belfasteko alanbradek zulatu zuten hiria gara

ihesa eta polizia-etxe gauak besterik ez zaizkigu suertatu

gaiztoek idatzi dituzte pelikula hauen gidoi guztiak

guretzako amorruaren desterruak metatuz

eta arte lanak ziegatan ostendu nahian

baina garaiak xuxurlatuko ditugu jaiotzear dauden belarri orotan

eta iluntasun hauek bazterreratuko ditugu

hemendik bost edo ehun urtetara askatasuna ez baita urteetan neurtzen

sirenak amesten ditut hiriko gauetan

eta infernuak urdinez jantzirik abenida guztietan

lagun itzurtiak faxismo berrien aurkako esperantzetan ezkutaturik

esku-bonbez osatuko ditugu gure taupada bakoitza

eta pelikuletako gidoiak aldatuko ditugu

orain indioak ez dira gaiztoak izango ezta galtzaileak ere

eta egungo terroristak biharko herioak bihurtuko ditugu

desterru hauetan metaturiko amorruek gorriz margotuko dute

eszenatoki berriak eta ez gara itoko zuen ur lohietan

ez ginen jaio garaituak izateko baizik eta garaileak izateko

eta hori eta beste zerbait gehiago da gure estrategia bakarra

belfasteko alanbradek zulatu zuten hiria gara

baina hemen bonbak beste aditzetan konjugatzen dira.

 

© Fertxu Izquierdo    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko