A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
KAFETTOA SEMINARIOAN
|
PIP' ETA TU Piarres Ithurralde , 1923
Ikusi duzu nere liburu andana mahain baten gainean lerroan emana.... Bainan hemen sakelan dut baliosena zahar izan behar da "Job" baitu izena.
Berak bere adina liburuak dio: izkiribu guzia denborak joan dio. Orai irakurtzeko deus ez du balio. Ez dut halarik ere batere hastio.
Huna nola maizenik duten erabiltzen hosto xuri ezti bat diot ateratzen. Bertze hostoak aldiz bekaizti ez diten Heien aldia ere laster zaie jiten.
Dena den, hosto hura ontsa zabaldurik bainan eri puntetan aski bihurturik ezartzen diot, kasik arroila beterik hoin maite dutan belar idorņo hartarik.
Nere belarņo hura ez dakit zertako frantsesek deitzen duten: la douce herb Nicot. Dakitan guzia da on dela barneko jakitate aski da hola neretako.
Belarra dutalarik xuriz inguratu eta nere milikaz estalgia lotu punta diotalarik pindar batez piztu egiten dut jarririk ontsa... pip eta tu!
© Piarres Ithurralde |
|