A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

SUB-18
      (2011)

MAITALE ELEBIDUNA
      (2011)

BETIRAKO
      (2011)

ENVOI
      (2011)

SUETENA
      (2011)

OPORRAK
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

FRESNOS

        Antonio Casado da Rocha , 2011

 

 

Nola dute izena zuhaitz horiek,

fraide itxura duten pinu haiek ez,

baizik eta aurrean ditugunak

leihoa acuarium bat balitz bezala

maiatzako haizeak (ur korronte bat)

adarrak astintzen dizkiela,

itsaso ikusezineko algak

diruditen horiek, zuhaitz horiek,

 

musika isila zuhaitz horiek

hosto kriskitinez jotzen dutela,

dantza egiteko irrikan daudela,

abuztuan behiek inguratuta,

behiak zutik heltzeko nahian

iparraldeko jirafen moduan

ahuntzei kentzeko ahaleginean

hosto-argiz betetako zuhaitz horiek?

 

© Antonio Casado da Rocha    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko