A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
|
LARRU-ONTZAILEAK Mikel Ibarguren , 2002
Berun usain sarkorra duen lurretenean larru-ontzaileak ikus daitezke larru eske. Lur berdinketa eginen dutela agindu dute, baina ez dezagun etsi, hausterre egunak ez du behar oso urrun.
Etxe berriak eraiki behar omen dituzte lehenbizikoz elkar ikusi genuen lur galetsietan. Maratila behartuak daude gure bizkarrean. Ezorduak agintzen duen garaiotan zure arropak eta telefono-agendak eroan dituzte. Nire ahurrek laztan urratua gordetzen dute joan zinenetik.
Gaiztagin elkartea osatzen dugu hitzordu bat egin genuelako. Ez da malkoak lehortzeko ordua iritsi. Elkar maitatzera arriskatu beharra dugu bermadura hutsean eror ez dadin. Epaia erreboka dezala galdetu du abokatuak.
© Mikel Ibarguren |
|