A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMOREN KONTENTUAK
      (1653)

  literaturaren zubitegia  

 

DENPORA BATEN ON OI NERETXU

        Rafael Mikoleta , 1653

 

 

Denpora baten on ohi neretxu,

Baia mudadu nindia,

Zeren penatan bihor egida

Emon zengidan gloria.

 

Alper-alperrik iminikozu

Zeure fuertzea ta izana,

Zeren ez dozu bihortuko

Lehengo bihotza zeugana.

 

Zeren da guztiz haen gogorra

Zein diamantezko harria,

Zeren penatan bihor egida

Emon zengidan gloria.

 

Borondatea fortsadurik

Berba labanez finjidu:

Esan zengida bestegatik

Ez neidizula trukadu.

 

Baia besteren ahaztu zengia

Nigazko oneretxia,

Zeren penatan bihor egida

Emon zengidan gloria.

 

Besten bihotza neugaz darabilt,

Bestek darabil enea.

Nik nola berri sufri ezazu

Zeuk bere zeure penea,

 

Alper-alperrik izango dozu

Nigaz daukazun porfia,

Zeren penatan bihor egida

Emon zengidan gloria.

 

© Rafael Mikoleta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko