A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HILDA DAGO
|
URA EZ DAGO HORREN BEROA ERE Beņat Sarasola , 2009
Ura ez dago horren beroa ere kaleak ei ziren laurogeiko hamarkadan bortxa ere zen zoragarri baina orain zer geratzen zaigu errutina errepikapena errepika sermoizaleak elizatik at ez du harro egoteko motiborik jada lotsa bainujantzi moderno hauekin top lessak ez du eszitatzen sexualki gazteluak printzerik gabe eta erregerik apenas umeek ez dakite zer etorriko zaien egoera honetan medusak metafora argi bat sikiera istantaren alde besterik ez bada sokorristen solidaritatea sos batzuk bai baina zer ez dira aberats ez bada arrazoi sofistikatu batengatik ez du inork jaramonik egiten jendea bakarrik sentitzen da eta hondarrak erre egiten du oinetan
© Beņat Sarasola |
|