A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
EZKIL ZEINU-EGILEA
|
ESKUAL HERRIAREN AMODIOA Etienne Salaberry , 1932
Maite ditut izarrak, ilargi berria errekan xirriparen arrabots eztia menditik erortzen den uraren jauzia bainan maiteago dut Eskualdun Herria.
Maite dut nik goizean iduzki xuria bai eta itsasoko olato handia arbolapean dagon sorleku maitea denak baino gehiago Eskualdun Herria.
Baratze loretan maite dut lilia arboletan kantuz ari den xoria aldean pasatzean maitearen irria zenbatez maiteago Eskualdun Herria.
Bizia eman arte maite dut etxea semeak, emaztea nere familia. Jainkoak eman bezat betikotz grazia sekulan ez uzteko Eskualdun Herria.
© Etienne Salaberry |
|