A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ESKUAL HERRIAREN AMODIOA
|
EZKIL ZEINU-EGILEA Etienne Salaberry , 1954
Gau eta egun labe ahoari hurbil arotza lan eta lan egoiten da isil izerdi xurrupitan nahiz egin ezkil... Eder bat jalgi gabe ez dadila otoi hil.
Nunbeitik aditurik arotzak badaki ezkilak eman dezan oihua poliki behar zaiola segur zerbait hotz aurtiki. Zorigaitzez, izena gordea izanki!
Ur xirrixt mehe bada Ahunzki mendian lasterrik dabilana arroken erdian: iguzkia laguntzat ari da jostetan. Ezkila harekin du busti alferretan.
Neguan dago xuri Baiguran elurra zerutik zilar jausi, emaiten ezkurra. Arotzak izpi biltzen, hunki gabe lurra. Baina ezkilak dauka bere botz makurra.
Itzali zaiolarik bere emaztea nigarretan sartu zen, hain zuen maitea! Xortek ezkila hunki, oi ustegabea... Bet-betan miresgarri arrabots sortzea!
Nigarrak ez duena, ezkila iduri nasai garbitu, luzaz baitzaio erori zail, idor egonen da auzo beharreri... Dohakabe nahiz den farraz irriz ari.
© Etienne Salaberry |
|