A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BAKUSEK EZ DU TRIONFARIK EZ ALDARERIK NAHI
|
SAN KASTETENEKO ANDREGAIAK FILIPINEKO OILARRARI Salvat Monho , XVIII. mendea
Oilar kruel, oilar bortitz O, oilar fanfarruna! Gure oiloak bi aldiz Alargundu tuana,
Goregi kantatzen baduk Ereman bitoria, Promes dauat, galduko duk Laster hire bizia!
Bakea egin deneko Ez bahaiz eskolatzen, Ez baituk auzotako Oilarrak menaiatzen,
Angleterran hautaturik Erakarriko diat, Gostatzen dena gostarik Oilar mendekari bat.
Hire kolpe itsusiak Jakin zituztenean, Herriko oilar guziak Bildu behar zituan
Bere lagunen odolaz Arrazoin galdatzeko Hire bizi kriminelaz Heien mendekatzeko.
Gure oilar defuntuen Kukurruko eztiak Jaikiarazten zituen Bere mugan sehiak
Ez dire aski nigarrak Oilar hain maiteentzat Hek bezalako oilarrak Ez ziren eltzekotzat.
© Salvat Monho |
|