A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BAKUSEK EZ DU TRIONFARIK EZ ALDARERIK NAHI
|
POETEN ERRENKURAK APOLONEN KONTRA Salvat Monho , XVIII. mendea
Norentzat sorrarazten du Apolonek urrea, Hain eskasa egitekotz bere haurren partea? Parnaseko gobernuan ez da lege justurik. Ez beraz mirets poetek ez badute dirurik.
Buraso bihotz gogorra, ez dugu konprenitzen Holako diferentziak nola tutzun sofritzen. Zu trionfan altxatua zaldirik ederrenez, Eta zure haurrak beti errestatuak oinez.
Zu poxirik friantenez beti sasiatua, Edari deliziosez bihotza goritua, Zure haurrak ez ditutzu batere urrikari: Gosea sofritzen dute, ura dute edari.
Mendiak beztitzen tutzu, bai soroak belarrez, Kanpainetako arbolak hanbat fruitu ederrez. Nondik heldu da Poetak, zure haur onetsiak Baitire sasoin guziez hain zirtzilki jauntziak?
Zure palaziorakotz ez duzu deus sobresten: Egin ditutzun tresorez justu da goza ziten. Bainan nola nahi duzu ez den errenkurarik Zure haurrek ez badute jartzeko kadirarik?
Parnasean dabiltzanen sabelak eta moltsak Airez hantzen ez badire, ardura dire hutsak. Arbasoen noblezia eta poeten fama Karga dire ez badute hirurgarren... fortuna!
Nork uzten tu bere haurrak miserian hiltzerat? Aita on bat ager zaite zu zureen alderat. Onerat ganbia zazu zure umen zortea, Guzien aberasteko baduzu boterea.
Mundu guziak badaki zure haurren erdian, Asko bastart badirela sartuak familian, Bainan haur lesitimoak aberasteko xoilki Bereziz basa-poetak askiko da deus guti.
© Salvat Monho |
|