A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SONETO BAT EGIDAZU
|
KONTRAESANA Castillo Suarez , 2004
Zuretzat dira lerro hauek ispiluaren bestaldean irri egiteagatik, bat-batean erabaki zenuelako ez zuela merezi aholkuak jarraitzea, zure bulkada hutsarekin egin zenezakeela aurrera. Badakit astia duzunean muxuak gordetzen dituzula ahoan eztanda egin arte. Etorriko dira garai txarragoak eta, horrekin batera, metroa galtzeko gogoa. Pankartarik gabeko herria nahi baduzu, Zurekin noa, nirekin etor zaitezen. Non duzu lantokia, zure bila joan nadin? Argazkietan irribarrea erakusten dutenak ez ditu euriak kalean bustitzen, baina odol gehiegi biltzen duzu gorputzean, min berri bat egunero. Bidaiarik gabeko bidaiak nahi nituzke, baita berririk gabeko irratiak ere. Hildakoak ugaltzen zaizkigu eta, hala ere, maite zaitut kontraesana zaren aldetik.
© Castillo Suarez |
|