A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SONETO BAT EGIDAZU
|
ZATITUA Castillo Suarez , 2006
Zati txikiak egin ditugu handik hona garraiatu ahal izateko, bizimodu ahalik eta arruntena egiteko, eta, beraz, tarteka bakarrik akordatu ahal izateko haiekin. Une bat iritsiko da, gainera, non pusken arteko lotura galduko baita, eta guri ere ahaztuko zaigu osotasuna zirela garai batean; ez duela asko, gainera.
Zaila eginen zaigu errolda osatzea; ez gara arduratuko horregatik. Noizbait ilusioen zati horiek guztiak bat izan baziren ere, ez gara inoiz ere egoera horretara itzuliko. Oxigenoaren konposatu batekin bizitzera ohituko gara.
© Castillo Suarez |
|