A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
JETXI SABIŅ LURRERA
|
BIZITZA TA MAITASUNA Gurutz Sarasola , 1935
Ene maitea oldoztu zazu orain Zenbat ikaragarrizko zailtasunez Alkar maitatuz gaudeken orain.
Jainkoak ludi au egin zuanean Egin zuan bezela ez egin ere zezaken... Ta alkar beiņere ez giņan ikusiko.
Beragan gizona sortu zuanean Beste gauzen bat jarri zezaken... Ta alkar beiņere ez giņan ikusiko. [...]
Adan eta Eba bizi ziranean Tximist bat erori bazitzaiyen, Ta au gertatu ziteken... Beiņere ez giņan ikusiko Ordutik onuntz Zenbat gizon diran ezkondu! Ta ez diran ezkondu! Zenbat ume izan dituzten! Ta zenbat izan ez dituzten!... Gu biok berriz ene maitea Alkar irikiz ginjoazen bizitzaren atea!
[...] Eta ara nun bein ludira Zeure gorputza agertu zindun... Eta nik ene biotza Zeuri agertzeko maitasun!
Eta orain, nere Gaurminia, Galdetzen dizut bildurtzen etzeran Jakitean (ta au da egizko egia) Zein txiripaz ludi ontara etorri geran!
Txiripaz etorri gera mundura, Eta jayo giņanetik eriotzaruntz goaz berriz Berriz suntsitzera argietatik illunpenera.
Eta bitarte ontan ere zenbat neke, Zenbat naigabe, zenbat eritasun ere, Zenbat arrisku eriotzean erortzeko Ta sekulan beiņere ez jaikitzeko! Jainkoaren indarrez edo naimenez baizik, Ta natorkizu maitasuna eskeņirik. Eta orain bildurgarrizko ezetza Ene maitasunaren uka siņesgaitza Nere belarriak betirako zoratzera Al doazte orain entzutera? Zeure naimenaren ezetz aul bategaz
Deuseztera al goaz Etorkizunaren aurka Irabazi gendun burruka? Dasazu ikaragarrizko «ez» itza! Ta zailtasun oiek irixteko bizitza Alper alperrak izan dira... Eta nere gogo berbera Eriotzak daramake beste ludira!
© Gurutz Sarasola |
|