A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
JETXI SABIŅ LURRERA
|
ANKEA EBAKIKO NUKE Gurutz Sarasola , 1936
Esango balidateke «Ernio'ko puntara Jungo baziņake Maitea an ikusiko zenduke», Aparia utziko nuke, Gauez irtengo nintzake, Elurra egon arren Gustora jungo nintzake... Maitea an ikusterik Izango banuke.
Gaxo egongo banintzake, Oitik jeikiko nintzake... Lapurrak bidean Ezpata gerrian Daudela jakingo banuke, Ala ere gustora, Gustora jungo nintzake...
Gustora, maitearen itza Entzuterik izango banuke.
Basamortuan Arkituko baziņake, Gosez ill bearrean, Janik gabe, Ta ni zure aldamenean Egongo banintzake... Aizkorea artuko nuke, Ankea ebakiko nuke... Eta jana emango nizuke. Orrela biziko baziņake Asko poztuko nintzake!
© Gurutz Sarasola |
|