A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
POETAK ZIRELA
|
ITAUN LUZEAK Juanra Madariaga , 1989
Zerendako izar zuriek dute horren biziki izarniatzen negualdiaren gauetan beren zulo gardenetatik, elur malutak barreiatzeko ezpada?
Zerendako marinel zaharrak du oinazpiko lurra segretuki desiratzen, bortuan ilunabar orotan itsasoratzea gutiziatzen duela senditzeko ezpada?
Zerendako ustegabeko heriotzak ditu aita ta ama zaharrak eramaten besarkatzen gaituen malurraz eta bakartasun iraunkorraz ohartzeko ezpada?
Zerendako enbat urdinak du horren hiroturik oldartzen, noragabeko untziaren belak itxaropenaz haizatzeko ezpada?
Eta zerendako dira azkenean izar zuriak, marinel zaharrak aita, ama eta itxaropenaz beteriko belak falta zaizkigun gauzak?
© Juanra Madariaga |
|