A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BESTERIK EZ
      (1969)

POEMA ESZEPTIKOAK
      (1969)

EURIPEAN
      (1969)

  literaturaren zubitegia  

 

HITZAK

        Ramon Saizarbitoria , 1969

 

 

      8

 

Langille bat

zeramakiten preso,

eskuak loturik,

bi polizien artean,

plazatik

gora,

kale barrena...

Izerdi hotz batek

busti zidan

gorputza

—burutik behera—

indignazioak

borobiltzen zizkidan

begiak,

gorrotoak horzkatzen

hortzak...

eta

karrasi ernagarriz

galdetu nuen:

Zergatik?

—Zergatik zer?

erantzun zidaten.

 

© Ramon Saizarbitoria    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko