A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZIÑESGEA
|
...........? Gabirel Manterola , 1921
Txoritxo politak ugari dakustaz kayola barruan espetxetuta. Gaiztakerien bat egin ete dabe? zuzendasunarren dagoz lotuta?
Ez; baña otzanak izan diralako, gizonen eskura etorri dira, ta, gizon ankerrak, on izatearren beste barik sartu dauz espetxera.
Arrano gaiztoak lapur eraileak egazka goyetan barriz dakustaz; gaiztakeri baltzez bizitza eunduta, zer dala-ta azkerik oro dabiltzaz?
Erpe zorrotzak dauz burua zaintzeko, eztautso gizonak esku-ezartzen, gaiztoak badaki ba, sarri askotan gizonen eskua erpez urratzen.
Augaitik otzana sarri dakuskezu gizonen artean zigorpetuta, eta gaizkin baltza erpak agirian gizon zuzena lez aintzat artuta.
Txoritxo gaxoa estuntzapean ta, arrano gaiztoa azke axetan, begiak zabalik daukozanak sarri ikusiko dituz ludi onetan.
© Gabirel Manterola |
|