A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ZIŅESGEA
|
OYANEKO ITURRIA Gabirel Manterola , 1921
Odoldiari mosu emonaz agertuten dan iturritxoak oyanean; bere txokotik urten daneko txori-agurrak pozarren dantzuz ostopean.
Axe bigunak esku legunaz arpegitxoan iguzten dautso aizkide lez; ta ur garden, garbi yayoparriak bere esker ona dautso agertzen irribarrez.
Zear-mearka bildur-ikaraz ibili dabil ezautzeztaben bidetxoan; eta zertxobait nekau bailitzan geldituten da bidean daurkin txokotxoan.
Baņa arpegia txoko ertzera agertu dau ta bean ibai bat ikusirik, zer ete dagon yakinguriaz amildegitik doa ikotika geldi barik.
Zerbait izukor urreratu da ibaira baņa, gaxoa alako uste barik, ta, ara ur loyak barruan dauzan ibai zikiņaz non gelditzen dan bat egiņik.
Irudi ontan zenbat ta zenbat euskotar gaste geinkez ikusi antzeztuta; Au bai tamala..! Oyanetako ur garden leuna, loi dan uragaz alkartuta...!
© Gabirel Manterola |
|