A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ASPALDI HONETAN
|
BIHAR EURIA EGITEN BADU Asier Serrano , 1994
Bihar euria egiten badu zainak urratuko ditugu ur tanta fosilizatu batez posible izanez gero hamahiru sehaska kanta jarriko ditut hodei erien magaletan eta gutxi izanen balitz ttu eginen diot edozein kaletar burusoili zortzi amets lehor ur-akatuko dizkiot gauean zotinka dabilen ludopatari atsoak bultzatuko ditut irrista daitezen urez erreko ditut haurtxoen lozorroak eta esnatzean zerua urdin ikusiko dute
bihar euria egiten badu ere biluzik irtengo naiz kalera eta gizakiari eskatuko diot ez dadila sartu bihar behintzat jainkoen bizitzan
© Asier Serrano |
|