A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ASPALDI HONETAN
      (1994)

ETXEORRATZEK
      (1994)

BIHAR EURIA EGITEN BADU
      (1994)

ZER ZOR DIEZAIOKET
      (1994)

KATUEN AUTOPSIA
      (2007)

KEAREN ANATOMIA
      (2007)

NEKEA
      (2007)

KOADRO IZOZTU HONETATIK
      (2010)

ZIBILIZAZIOEN BISAIA DUTE
      (2010)

EZ DUT ULERTZEN ZERGATIK
      (2010)

GALDETU AL DIZU INORK NITAZ
      (2010)

GERRA GARAIAK IZAN ZIREN BEZALA
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

ZALDIAREN BURUSI KISKALIA

        Asier Serrano , 2007

 

 

Umezurtz gelditu ziren kandelak eta

ke beltzak kutsatu zigun bere tristezia

sabaian idatziak darraite mezu horiek

gehienak iraultzaren izenean sinatuak

askea izatea elurra irenstea lakoa zela

hotza izan behar duela bihotzak

bala bati irteten uzteko eta

libre ginelako hartzen genituela armak eta

pistolak ez zirela inolako kate eta

herriak soilik lotzen gintuela eta

sekula sinetsi ez nizula nahiz eta

sekula sinetsi ez nizula inori ez esan

 

Umezurztu ziren independentziarako bideak ere

apika bi ez ginelako eta

utopiari alta falta zitzaiolako

eta herri honetan denak gara seme-alaba

denak zipaio terrorista pikolo miguel mitxel

denak errudun eta inork

ez du errudun sentimendurik

berdin gertatzen zen lehen

ikurrinak euriaz babesteko balio zuenean

orain ez da ikurrinik inor odoletik babestuko duenik

 

© Asier Serrano    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko