
GALDETU AL DIZU INORK NITAZ
Asier Serrano , 2010
Galdetu al dizu inork nitaz aspaldion?
Berunezko kateak daramatzat oinetara lotuak, eta nire
gabardinaren patrikak iba¡ ertzetako igelez daude habitatuak.
Ehunzango erraldoi baten pausoen zama kiribiltzen zait
eztarrian zeharka, baina gerturatuz gero, lepoko markok,
haragi ustelaren pleguak baino ez dira. Nahiz eta apur bat
kulunkan eta tantoka eraman, turbante koadrodun bati esker
bere lekuan eusten diot garuna de¡ diezaiokedan odolbilduari;
eta mendeku hitza oraino ez zaidanez ahaztu, bere funtzioa
betetzen duela sinesten dut. Nik dakidala hamabi labankadak
zulatzen dute nire bizkarra, nik dakidala, ezin izan baititut
zenbatu; labankadok sorrarazten duten mina ordea ez da ezer,
bularraldean zintzilikatzen zaidan geziak eragiten didan min
zorrotzarekin konparatuz gero. Herdoiltzen hasia da gezia, eta
gainera, ez¡n uxatu dezakedan papagai zuri-beltz bat pausatzen
zait berton. Ez da isiltzen papagai zuri-beltza, behin eta berriz
diosta: <<Jo haute, jo haute, baina ez haute makurtu>>.
Galdetu al dizu inork nitaz aspaldion?
Ez ezazu uste hiria ez den beste inon galdu naizenik, edo
auzorako bidea ahantzi dudanik. Inork nitaz galdetzen ez
badizu, inor horrek bere amets gorrienetan ikusi nauelako da.
© Asier Serrano