A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ILHUNABARREZ
|
ZAKHUR HIL BATI Jon Mirande , 1952
Zakhur zahar bat errekan —nehork ez jakin nondik jinik—, zakhur bat zoan errekan uretan gaindi, arhin, hilik.
Ur luminos, hotx, gardenek laztantzen zuten berhilkia; sorgin-orratz botz, lerdenek miresten zuten sarraskia.
Goizean goiz urera jin arrantzaleek agurtzen zuten. Noizean noiz, arrantzaleen hamu tzarrek sistatzen zuten.
Naosiak atzo itho zun zabar egin baitzan zahartuz: landaretan etzaten zan landan behiak ezin zainduz.
Norat, erradak, errekan uraren hotxez konkorturik, norat ba hoa itsurat, hilaren hotzez gogorturik?
Geldit' ezina —nevermore— behar dukeka joan aitzina? geldit' ezina, gaixo hor Azken Eguneranokoan?
Azken Eguna hurrun da; hartara gabe hor lirina hirotan ezeztatu zan... ...Haizeak darama urrina.
Ur luminos, hotx, gardenek ahantzi zuten sarraskia; sorgin-orratz botz, lerdenek etzuten orhoit berrhilkia...
Nik soilik, arima baithan usnatu nizun hil-usaina. Nik soilik nire Ekklesian dut ohoratu hil anaia.
© Jon Mirande |
|