A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ILHUNABARREZ
|
TXORIONTASUN Jon Mirande , 1961
Egun batez nuelarik Biotza txit gaixoa Edanikan geiegitxo Eusko ardo goxoa, Entzun nuen oianean Kantuz eusko xoxoa.
Pino baten adar puntan, Pino sendo, jasoa, Jarria zen, ta nik hara Eman nuen pausoa Hurbildikan entzutekotz Kantan eusko xoxoa.
Euskaraz zuen kantatzen Bere txori bertsoa, Goraipatuz Lege Zarrak Ta jainkoa, zintzoa Baitzen pino hartan kantuz Zegon eusko zozoa. ..
Esan nion: «Ulertzen dut Nekez zure mintzoa, Hain delakotz jori, landu, Sakon eta jasoa, Bainan eder duzu botza, Goitar eusko zozoa!
Txoritxoa, gaua da ta Iluna da basoa, Ez al duzu beldurrikan? Oi! baletor otsoa?» —«Jaunaz beste, deusen beldur Ez da eusko zozoa.»
Esan nion: «Nor da ote Zure jabe, xoxoa?» Hark: «Euskotar andrauren bat —Ez zatar ez atsoa— Eder, gazte. .Izena du Euskolastikatxoa.
Esan nion: «Biotza dut Eroria, lazoa... Zure kantak al baleza Berriz ezar jasoa! Nai zaitut bai musuz bete. Zato eusko-zozoa.
Estu nuen eni kontra Txori polit gaixoa, Eman nion egatxetan musu bero gozoa Eta nere poz negarrez Busti nuen xoxoa.
Esan nion: «Entzutekotz Zure kanta gozoa Beste pino baten ondo Zai da nere auzoa, Harengana orain zoaz Arin, eusko zozoa!»
Egatu zuen pinoz pino Poztuz oian osoa, Zeruraino jaikia zen Eusko-pino-basoa... Eta pino bakoitzean Egondu zen xoxoa.
© Jon Mirande |
|